Ir directamente al contenido

Customización de cookies

Cookies Analytics

Este sitio web utiliza cookies de terceros para cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos por medio de la cookie Google Anlytics

Cookies para compartir en redes sociales

Usamos algunos complementos para compartir en redes sociales, para permitirle compartir ciertas páginas de nuestro sitio web en las redes sociales. Estos complementos colocan cookies para que pueda ver correctamente cuántas veces se ha compartido una página.

Zumarragako azokak zaporea eta osasuna uztartuko ditu

2025 Urr 20

Zumarragako azokak zaporea eta osasuna uztartuko ditu
  • Bertako eta garaiko produktuak kontsumitzearen onurak azpimarratuz, Azokatik Mahaira sukaldaritza tailerra egingo da Anne Otegi sukaldariarekin eta Aitziber Aizpuru nutrizionistarekin
  • Tailerra azokan bertan izango da, 11:00etatik aurrera, eta herritar guztiei irekia izango da.

Gipuzkoako azoketara kontsumitzaile berriak erakartzeko helburuarekin, ekintza berri bat jarri du martxan Gipuzkoako Azoken Sarea lantaldeak Zumarragako Udalarekin elkarlanean: Azokatik Mahaira sukaldaritza tailerrak. Azken urteetan aldatzen ari da kontsumitzaileek azokekiko duten harremana eta honek aukera bikainak irekitzen ditu kontsumitzaile berri eta gazteagoak erakartzeko espazio hauetara.

Hala, bertako eta garaiko produktuak ezagutzera eman eta horiek balioan jartzeko, sukaldaritza tailerrak egingo dira Gipuzkoako 11 azoketan, Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpuru nutrizionistak gidatutako saioak izango dira.

Tailerra herritar guztiei irekia izango da, eta parte hartzeko nahikoa izango da azokara gerturatu eta bertan jarriko diren aulkietan eseritzea. Tailerra 11:00etan hasiko da, eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du.

Garaian garaikoa eta bertakoa

Tailerrak hiru helbururi erantzutea du xede: azoketara kontsumitzaile berriak erakartzea, bertako eta garaian garaiko produktuak kontsumitzeak dituen onurak azpimarratzea eta xahuketa ekiditea.

Herriko nekazal azoka indarberritzea ezinbestekoa da, eta egitasmo honen bidez, indarberritze horretan eragitea lortu nahi da. Hala, tailerrean zuzenean ikasi ahalko da garaian garaiko produktuak kontuan hartuta etxean modu azkarrean eta erosoan errezetak egiten, ohiko plateretatik pixka bat urrundu eta egunerokotasunean kontsumitu daitezkeen bertako elikagaiak modu erakargarriago batean prestatzen.

Osasuntsu jateak duen garrantzia ere azpimarratu nahi da, eta elikagai bakoitzak nutrizionalki dituen abantailak jakiteaz harago, osasuntsu nola elikatu ikasteko aukera ere egongo da.

Esan bezala, elkarlanean gidatuko dute saioa Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpurua nutrizionistak. Otegi Bergarako Oxirondo azoka gaurkotzeko sortutako Elikaenea proiektuko kidea eta sukaldaria da. Aizpuru, berriz, Azpeitiko Eliku zentroko arduraduna da. Elkarlan horretan, egunerokotasunean sukaldatzerakoan edo elikatzerakoan kontuan hartzeko hainbat aholku ere emango dituzte saioetan.

Tailerrean sukaldatutako platera zuzenean dastatzeko aukera egongo da saioaren amaieran. Azokatik Mahaira egitasmoaren barruan antolatu diren sukaldaritza tailerretan egingo diren errezetak eta nutrizio aholkuak ere banatuko dira.

Partekatu